Aurkezpena


Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER) diruz lagundutako proiektua


Informazioa gehiagotarako: https://ec.europa.eu/regional_policy/es/



Gaur egun, Pirinioetan dauden zenbait espeziek (ugatza, sai zuria edo miru gorria) eta horien habitatek kontserbazio egoera larria dute. Hori dela eta, babes beharra dago.Beste espezie batzuk (sai arrea, esaterako), ordea, kontserbazio egoera hobea dute, baina laidoztaturik daude.Ondorioz, gizakiaren eta naturaren arteko loturak berritzea komeni da.Espezie horiek guztiak eta horien habitatak ekosistema ahulen parte dira, gure ondareena, alegia, eta gizartearentzat oinarrizkoak diren prozesuak eusten dituzte eta oso onuragarriak diren hainbat zerbitzuren bektore dira.Zerbitzu bektore horien kalitatea, emandako zerbitzuen kantitatearen eta kalitatearen berme dira.

Beharrezkoa da Pirinioen mendigune eskalako mugaz haraindiko lankidetza ezartzea:

- zerbitzu ekologikoen ikuspegi sistemiko hori Pirinioen lurralde osoan esploratzeko eta balioesteko, lurralde biogeografiko koherentea den heinean;

- zerbitzu horien bektoreen jarraipen eta babesaren inguruko irizpideak, protokoloak eta gomendioak bateratzeko eta elkarbanatzeko, gure ondare komuna baitira;

- zerbitzu ekosistemikoak balioesteko, eta denboran iraun dezaten bermatzeko.

2016. urtean, abian jarri zen mugaz haraindiko lankidetza programa bat (POCTEFA*), natura zaintzera bideratutako Pirinioetako bi aldeetako eragileak batzen dituena:ECOGYP.

Nafarroako GAN enpresaren zuzendaritzapean, eta LPO France, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Aragoiko gobernuaren eta Fundaci├▓ Catalunya la Pedrera erakundeen lankidetzarekin, ekimen honek Eskualde Garapenerako Europar Funtsen (EGEF) % 65eko kofinantziazioa dauka, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020).


DIBULGAZIOZKO BIDEOA

Harrapari nekrofagoen eta ekosistemen zerbitzuen inguruko bideoa Pirinioetan, POCTEFA Ecogyp-ek prestatua, Augur Nature ekoizleak, HAZI Fundazioak koordinatuta.