12/04 Argazki erakusketa

expo

 

Hegalari handiok egiten duten lanaren garrantzia ezagutu eta animalia hauek gertuagotik ikusteko aukera ematen du Hazik, POCTEFA Ecogyp programaren bitartez, sustatutako Iberiar hegazti sarraskijaleak argazki erakusketak. Horretarako Ramón Arambarri eta Mario Bregaña autoreen argazkiak baliatzen dira. Erakusketa apirilaren 13tik maiatzaren 31ra izango da bisitagai Arantzazuko Parketxean. Apirilaren 13an eta maiatzaren 4an bisita gidatuak egingo dira erakusketara egileen eskutik, sarraskijale espezie ezberdinak eta hauen ezaugarriak ezagutzeko. Maiatzaren 4an, bisita gidatuaren ondoren, hegazti behaketa bat burutuko da Puntaik Punta 2019 jaialdiaren barruan. Bisitak gazteleraz eta dohakoak izango dira.