06/10 Sai arreak GPSekin

Sai arreak GPS/GPRS emisoreekin markatuta Gipuzkoan. Hazik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen duten POCTEFA Ecogyp proiektuaren markoaren barruan, ekainaren 6an eta 7an harrapatu ziren eta GPS/GPRS emisoreekin ekipatu ziren 13 sai arre Arantzazun (Gipuzkoa). Gailu hauek, 50 g pisatzen dutenak eta motxila moduan kokatuak, GPS seinaleak emititzeko programatuta daude eta, horrela, ale guztien mugimenduak jarraitu ahal izango dira. Euskal Autonomia Erkidegoan lehendabiziko aldia da martxan jarri dela ezaugarri hauek dituen ikerketa. Sai arrea hegazti nekrofagoa da, eta animalien gorpuekin elikatzen da, etxekoak zein basatiak. Horrela, bazkalekuak mantentzen laguntzen dute, abereen arteko gaixotasunen hedapena mugatzen dute eta ustiategietatik animalia-jatorria duten azpi-produktuak kentzeko beharrezkoak diren gastuak saihesten dute. Aragoiko Gobernua eta IREC/CSIC kolaboratu dute.