12/09 Abeltzaintza eta hegazti nekrofagoak

Jardunaldi bat egin zen Arantzazun (Gipuzkoa), Hazik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturik, abeltzaintza eta hegazti nekrofagoen artean sortzen ari den gatazkaren inguruan jakintzak zabaltzeko. Izan ere, gatazka sortzen ari da batez ere putreek animalia bizien kontra egin dituzten "erasoak" direla eta. Akademiako espezialistek testuingurua eman zioten gatazkaren sorrera eta dimentsioari eta proiektuetako teknikariek, berriz, hegazti eta abeltzaintzaren arteko elkarbizitza errazteko Espainian eta Portugalen egindako ekintzak aurkeztu zituzten. Animalien azpi-produktuen kudeaketari buruzko legeen errepasoarekin, Ecogyp-eko bazkideek bere lurralde eremuko egoera eta aplikatzen ari diren prozedurekin eta abeltzainen ikuspuntuarekin osatu egin zen jardunaldia. Hau izan da POCTEFS Ecogyp proiektuaren barruan sustatu den mintegi tematikoetako bat izan da, Natura 2000 Sarearen Prozesu Biogeografikoari lotuak. Aurkezpenak ikusi ahal dira hemen.