Emandako zerbitzuak

Zerbitzu ekosistemikoak gizakiak ez diren izaki bizidunek gizarteari ematen dizkioten zerbitzuak dira, bai baliabide horniketaren, laguntza eginkizunen eta ekosistemen erregularizazioaren arloetan, bai estetika, aisia, arte eta espiritu motako kultura onuretan ere.Horrela, diziplina anitzeko lantaldea (ekonomia, soziologia, agronomia eta zooteknian adituak egongo dira) osatuko da, harrapari nekrofagoek eta horien habitatek eskaintzen dituzten zerbitzuak identifikatzeko:

- Laguntza zerbitzua: ekoizpen primarioa, espazio irekietara lotuta dauden mehatxatutako animalia eta landare espezieen zeharkako babesa, lehentasunezko interesa duten habitaten zeharkako sorrera, suteak kontrolatzeko orduan espazio irekiek duten eginkizunen azterketa.

- Horniketa sistema: elikagaien ekoizpen jasangarria, lotutako enpleguak.

- Erregularizazio zerbitzua: karbono zikloa, osasun zerbitzua, hondakinen birziklatzea/ezabaketa.

- Kultura zerbitzuak: lurraldeen xarma, kultura inspirazioa (ahozko tradizioa, herri tradizio eta artea, idatzizko ekoizpena), aisialdiko jarduerak laguntzea (ekoturismoa).

Miru gorriari dagokionez, gainera, osagai kimikoen aurkako borrokaren azterlana egingo da, baita miruaren jarduera harrapariari lotutako jarduera ekonomikoarena ere.

Proiektu honetan, beraz, Pirinioetako espezie harrapariak ondasun publikotzat hartuko dira.